Egun lasai eta ahaztezinak igaro nahi badituzu, ongi etorri HARRIGAIN nekazalturismora.

Gure nekazalturismoa eraikin berria da (2010), egur eta harriz egina. Hiru apartamentuz osatua dago BIASOLBI, AMUAITZ eta LAPAITZ.
Apartamentuen izenak Gipuzkoako kosta harritsuetako, eta Igeldorekin lotuta dauden arroka ezagunenen izenak dira.

BIASOLBI eta AMUAITZ apartamentuak;

  • - Sukaldea (erabat hornitua)
  • - Egongela
  • - Logela
  • - Komuna
  • - Bi telebista, egongelan eta logelan.
  • - Berogailua zoru berokoa du etxe guztian.

LAPAITZ apartamentua;

  • - Sukaldea (erabat hornitua)
  • - Egongela
  • - Bi logela
  • - Bi komun
  • - Hiru telebista, egongelan bat eta logela bakoitzean beste bat.
  • - Berogailua zoru berokoa da etxe guztian.
  • - Minusbaliatuentzat egokitua

Etxea mendiz eta itsasoz inguratua dago, hori guztia etxearen terraza eta inguruetatik sentitu daiteke. Animaliak (zaldiak, oiloak, behiak, ahateak, ardiak…) eta baratzea gustuko badituzue, bertan izango dituzue, eta nahi izanez gero parte hartu ahal izango duzue bertako eginkizunetan.

Nekazalturismoan lasaitasuna eta isiltasuna dira nagusi, baina aldi berean Donostia eta beste hainbat herri eta txokotatik gertu dago (Hondarribia, Zarautz, Getaria, Pagoetako parke naturala…).

 

Harrigain | Agiti bidea, 13 Igeldo 20008 Donostia- San Sebastián ( Gipuzkoa) | harrigain@hotmail.com | telf: 662 069 556 - 637 884 519 | diseño Bi tanta.com